LibreOffice 7.1 laguntza
Erabiltzaileak definitutako funtzioak aplika daitezke LibreOffice Calc-en:
Zure funtzio propioak defini ditzakezu Basic-IDErekin. Metodo horrek programazioari buruzko oinarrizko ezagutza eskatzen du.
Funtzioak osagarri gisa programa ditzakezu. Metodo honek programatzen jakitea eskatzen du.
Aukeratu .
Basic IDE bat agertuko da.
'Objektu-katalogoa' leihoan, egin klik bikoitza makroa gorde nahi duzun moduluan.
Sartu funtzioaren kodea. Adibide honetan, VOL(a; b; c) funtzioa definitu da, a, b eta c alboko luzerak dituen laukizuzen solido baten bolumena kalkulatzeko:
Function VOL(a, b, c)
VOL = a*b*c
End Function
Itxi Basic IDEren leihoa.
Your function is automatically saved in the selected module and is now available. If you apply the function in a Calc document that is to be used on another computer, you can copy the function to the Calc document as described in the next section.
"LibreOffice Basic erabiliz funtzio bat definitzea" puntuko 2. urratsean, Makroa elkarrizketa-koadroan Editatu aukeran egin duzu klik. Lehenespenez, Hemengo makroa eremuan Makroak - Estandarra - 1modulua egoten da hautatuta. Estandarra liburutegia zure erabiltzaile-direktorioan gordeko da.
Erabiltzaileak definitutako funtzioa Calc dokumentu batean kopiatzeko:
Aukeratu .
Makroa hemendik eremuan hautatu Makroak - Estandarra - 1modulua eta egin klik Editatu aukeran.
Basic IDEn, hautatu erabiltzaileak definitutako funtzioaren iturburua eta kopiatu arbelean.
Itxi Basic IDE.
Choose .
Hemengo makroa eremuan, hautatu (Calc-eko dokumentuaren izena) - Estandarra - 1modulua. Sakatu Editatu.
Itsatsi arbeleko edukia dokumentuaren Basic IDEn.
VOL(a; b; c) funtzioa Basic-IDEan definitu ondoren, LibreOffice Calc aplikazioan integratutako funtzioen modu berean aplikatu daiteke.
Ireki Calc dokumentu bat eta sartu a, b eta c funtzio-parametroetarako zenbakiak A1, B1 eta C1 gelaxketan.
Jarri kurtsorea beste gelaxka batean eta sartu hau:
=VOL(A1;B1;C1)
Funtzioa ebaluatu egingo da, eta emaitza hautatutako gelaxkan ikusiko duzu.